
CICAEk, Art Cinemaseko Nazioarteko Konfederazioak, nazioarteko zine emanaldien arloan lan egiten duten profesionalei zuzendutako programa eskainiko du, Art Cinema= Action + Management. Mintegiaren 14. edizioa Veneziako 74. zinema jaialdiaren barnean egingo da, abuztuaren 30etik irailaren 9ra.
Aste betez, 50 parte hartzaile inguruk trebakuntza saioak jasoko dituzte Venezian. Besteen artean, marketinga, audientziak, komunikazioa, taldeen kudeaketa, finantziazioa, networkinga edota zinema aretoen ekonomia landuko dute. Aurten, gainera, enpresa plangintzen, komunikazio tekniken eta praktika ekologikoen tailerrak iraupen handiagoa izango dute.
Programan izen emateko epea ireki dute eta datorren maiatzaren 20an amaituko da. Informazio gehiagorako Art Cinemaren webgunea jarri da eskuragarri.