Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

22/Ago/2016

Caravan Next Polonian, Italian eta Serbian

Caravan Next, elkarlanean oinarritzen den Europako egitasmoa, Italian, Polonian eta Serbian egin ditu geldialdiak. Hiru geldialdietatik lehena Italian egin zuten, “Saving The Beauty” izenburupean, bigarrena Polonian, “Journeys” titulupean eta azkena, Serbian, “Crossing the Cultural Borderlines” izenburupean.

Antzerkigintzan oinarritzen den proiektuak, gizabanakoak eta komunitateak, Europako erronken inguruan hausnartzera bideratzen ditu. Horrela, bide berri bat sortu dute arazo sozialei aurre egiteko. Truke kulturala abiapuntu izanik, artista profesionalek eta herritarrek Europako biztanleen papera aztertzen dute.

2015. urtean hasitako ekimena 2019. urtean amaituko da. Caravan Next-ek Grezian egingo du hurrengo geldialdia, irailaren 1etik 4ra.

Informazio gehiago Caravan Next egitasmoaren webgunean aurki daiteke.

Volver