Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak Creative Europe programari buruzko jardunaldi egiten ari dira 2016 Gunean gaur, uztailak 4, 10.30etik 13.30era. Saio informatiboa doakoa izango da eta diru-laguntza europar hauetan interesa izan dezakeen edozein kultur eragile eta elkarteri zuzendu dago.
Jardunaldian Europa Creativa Desk-Cultura bulegoko arduraduna den Augusto Paramiok eta Europa Creativa Desk-Media Euskadi bulegoko koordinatzailea den Ainhoa Gozalezek parte hartuko dute hizlari gisa.
Saioan azken bi urteetan diru-laguntza horiek jaso dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait proiektu aurkeztuko dira eta aurten irekiko den laguntzen deialdiaren berri emango da.
Programa osotasunean DSS2016EU-ko webgunean aurki daiteke.
Volver