Europa Creativa MEDIA Euskadik - ZINEUSKADI, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, nazioarteko bokazioa duten proiektu zinematografikoentzako aholkularitza antolatu dute. Nazioartekotze eta Europako finantziazioa bilatzen duten proiektuei zuzendutako ekimena da.
Aukeratutako egistamoei bideratutako aholkularitza pertsonalizatuaz gain, Masterclass bat egingo da profesional guztientzat irekia, ekainaren 29an (ikus programa). Masterclass-ak ondorengoak izango ditu ardatz:
Aholkularitza jardunaldiei dagokionez biak Tabakaleran egingo dira.
Guztira sei proiektu izango dira hautatuak saio horietarako. Aurrez aurreko zein online bidezko aholkularitza uztailaren lehen astetik iraila arte egingo da. Amaitzeko, guztia praktikan jarriko da V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Deialdian, Donostiako zinemaldiaren barnean.
Masterclass-a eta aholkularitza saioa Juliane Schulzek, Berlingo finantza analista ospetsuak, emango ditu; industria zinematografiko eta ikus-entzunezko finantza instrumentu berritzaileak sortzen dituen aholkulari espezilizatua. Azken 17 urtetan produkzio zinematografiko sektoreko enpresentzat finantza eta negozio aholkulari gisa lan egin du. Halaber erakundeen funts finantziazioen aholkulari izan da.
Tutorea: Juliane Schulzek
Data eta tokia: Bi aurrez aurreko bilera ekainean eta irailean eta aholkularitza online hilabete horien artean. Saioak Zineuskadiko bulegoan egingo dira (Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua)
Aholkularitzaren helburua: Helburua aukeratutako proiektuei nazioartekotzean eta bazkide eta finantziazio internazionalen bilaketan bideratzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedback, ideiak, aholku praktikoak...)
Nori zuzendua: Euskadin egoitza duten eta garapen fasean edo errodatzen ari diren laburmetraiak dituzten ekoizleen proiektuei zuzenduta.
Parte hartzeko baldintzak: Juliane Schulz-ek hautatuko ditu proiektuak. Gehienez sei proiektu hautatuko dira.
Lan-hizkuntza: Ingelesa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin gehienez bi orrialdeko txostena bidali.
Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 26a baino lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: info@europacreativaeuskadi.eu.
Informazio gehiago: 943 326837
Volver