
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko bulegoak bere espazio propioa izango du Donostiako Zinemaldian. Gure standak Industry Club gunean izango du kokalekua, Kursaalen, irailaren 16tik 24ra, goizeko 9.00etatik arratsaldeko 19.00etara.
Donostiako jaialdian egoteak gure programak presentzia izatea ziurtatzen du. Horrela, sektoreko profesionalek aukera izango dute deialdi, emaitza, formazio edota proiektuen aholkularitzen inguruko informazioa jasotzeko.
Gure bulegoaz gain, Espainiako gainerako MEDIA bulegoak bertan izango dira –Madril, Bartzelona eta Sevilla– baita Hamburgo, Portugal, Herbehereak, Belgika, Norvegia eta Suediakoak ere.
Halaber, Donostian izango dira Martin Dawson eta Emmanuel Joly, Europako Batzordeko MEDIA-Europa Creativako ordezkariak, Soon Mi-Peten, EACEAko Merkatu eta Formazio arduraduna, eta Harald Treteenbrein, EACEAko MEDIA unitateko burua.