
Europako Batzordeak Europa Creativa programaren inguruko kontsulta publikoa argitaratu du, informazioa eskuratu eta etorkizunerako jardunbideak diseinatzeko. Kontsultak programaren ondorengo esparruak jorratzen ditu: helburuak, xedeak lortzeko neurrien eraginkortasuna, inplementazioa eta balio erantsia.
Emaitzak programaren erakusleiho izango den txosten batean argitaratuko dira. Halaber, neurgailuak eta jasotako proposamenak kultura eta sormen sektorearen finantziazio bideak hobetzeko baliagarri izango dira.
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, sektoreko enpresa eta profesionalak bultzatu nahi ditu kontsultan parte hartzera. Inprimakia International Coach Federationen (ICF) webgunean bete daiteke.
Informazio gehiago Europako Batzordearen webgunean topa daiteke.