Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

13/Sep/2016

Europako eta Latinoamerikako koprodukzioak aurkeztuko dira "Mugaz haratago" ekitaldian

Europa Creativa Desk Media Euskadik, Katalunia, Andaluzia, Espainia, Hanburgo, Flandria (Belgika) eta Herbehereetako bulegoekin batera, Europako eta Latinoamerikako koprodukzio arrakastatsuak aurkezteko ekitaldia antolatu du Donostiako Zinemaldiko 64. edizioan, irailaren 18an, Tabakaleran, Zineuskadiko bulegoan (3. solairua). Ekitaldira joan ahal izateko beharrezkoa da konfirmazio mezua bidaltzea ondorengo posta elektronikora: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu.

Jardunaldiaren helburuak bi izango dira: batetik, ekoizleek beren esperientziak partekatzea eta, bestetik, Txileko, Argentinako eta Mexikoko institutu zinematografikoen arduradunek existitzen diren finantziazio bide desberdinen berri ematea. Donostiako zinema jaialdia bi kontinente horietako koprodukzioak egiten dituzten profesionalen topagune nagusia da. Ondorengoa da prestatu den egitaraua:

EGITARAUA

16.00 - 16:05: Aurkezpena

  • Ainhoa Gonzalez Sanchiz, Europa Creativa Desk Media Euskadiko arduraduna

16:05 – 16:45: Espainia eta Argentinaren arteko koprodukzioa

  • Cien años de perdón (Daniel Calparsoro)
  • Borja Pena, Vaca Filmseko Ekoizle Exekutiboa
  • Alejandro Cacceta, INCAA-ko presidentea (Argentina)

16:45 – 17:25: Alemania, Holanda eta Txileren arteko koprodukzioa

  • Dos disparos (Martin Rejtman)
  • Christoph Friedel, Pandora Film Produktioneko Ekoizle Exekutiboa
  • Constanza Arena, Cinema Chileko Zuzendari Exekutiboa
  • Janneke Langelaan, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Latinoamerikako film luzeen programaren aholkularia

17:25 – 18:00: Espainia eta Mexikoren arteko koprodukzioa

  • El elegido (Antonio Chavarrias)
  • Angels Masclans, Oberon Cinematograficako Ekoizle Ordezkaria
  • MODERATZAILEA: Dag Asbjornsen, Novergiako Kultura Ministerioaren aholkularia

18:00 Networking

Volver