Pasa den ostiraletik Fun & Serious jaialdia ospatzen ari da Bilbon. Lau egunetan, Bizkaiko hiriburua bideo-jokoen industriako ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen bilgune izaten da Europako bideo-joko jaialdirik handienean.
Bideo-jokoen sektorea indartzea helburu duen jaialdian, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking saioak eta bestelako jarduerak egiten ari dira profesionalei eta publiko arruntari zuzenduta.
Horietako batean Ainhoa González Sanchiz Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko ordezkaria izan da. Hain zuzen, nazioartekotzea eta koprodukzioa hizpide izan dituen mahai-inguruan. Berarekin batera izan dira Silvia Barraclough (ICEX), Hernán Lopez (Epic Llama Studios) eta Victori Sánchez (Ibermedia).
Mahai-inguruak iraun duen bitartean, Europan bideo-jokoen sektorea garatzeko diru-laguntza publikoen garrantziaren beharraz aritu dira partehartzaileak. Era berean, nazioartekotzearen beharra azpimarratu dute, mundu mailako merkatuetan bertako ekoizpenak sartuz.
Sari-banaketa
Jaialdia sari banaketa ekitaldiarekin amaituko da gaur iluntzean. Bertan, urteko bideo-jokorik onenak sarituko dira.
Volver