
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi–Zineuskadi bulegoak, SOURCES 2rekin elkarlanean, gidoien idazketara eta film luzeen eta dokumentalen proiektuak garatzera bideratutako bi tailer antolatu ditugu. Tailerrak martxoan egingo dira, eta Miguel Machalskik eta Edgard Tenembaumek gidatuko dituzte hurrenez hurren. Partehartzaileek, gainera, MEDIA Garapena deialdira aurkezteko aholkularitza jasoko dute. Lanak aurkezteko azken eguna 2017ko apirilaren 20a da.
Gidoien idazketa-tailerra martxoaren 6tik 8ra egingo da, eta Miguel Machalski gidoi-analista entzutetsuak gidatuko du. Besteak beste, Machalskik Clint Eastwooden MillionDollarBaby filmean, Alejandro Amenabar Mar adentro lanean, Nagisa Oshima Taboon, David Cronenberg Spideren, Sydney Pollacken La intérprete lanean, eta Ingmar Bergman Saraband filmean aritu da analista gisa.
Proiektuak garatzeko tailerra martxoaren 29an eta 30ean egingo da. Edgard Tenembaumek zuzenduko du, Tu Vas Voir konpainiako sortzaileak. Bertan, Gérard Lacroixekin bazkidearekin batera hainbat lana ekoitzi ditu, besteak beste: The 92 Minutes of Mr. Baum, Assi Dayanena; Late Marriage, Dover Kosashvilirena; Le Souffle, Damien Odoulena eta Diarios de Motocicleta, Walter Sallesena.
Helburuak:
Metodologia:
Xede-taldea:
Lanerako hizkuntza:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko–:
Aholkulariek aukeratuko dituzte tailerretan parte hartuko duten proiektuak; gehienez, sei. Zinemara edota telebistara bideratutako eta garapen fasean dauden sorkuntzako luzemetraiak edo dokumentalak izango dira, eta bi tailerretan parte hartuko dute.
Aurkezteko data:
Informazio gehiagorako: