Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

03/Feb/2016

GOODPITCHen lehenengo saioa

Bueltan da GOODPITCH EUROPE, eta hurrengo saioa Estokolmon izango da, maiatzaren 26an.

Estokolmon zazpi zinemagile taldek parte hartuko dute, aurrez aukeraketa bat egin ondoren. Guztiak hilabeteak daramatzate euren proiektua lantzen, eta tartean, Almudena Cerracedo eta Robert Bahar zuzendarien The Silence of Others (Besteen isiltasuna) filma espainiarra dago.

Talde bakoitzak bere dokumentalaren proiektua aurkeztuko du finantza taldeen, marka, kanpainagile, akademiko, media eta abarren aurrean. Azken hauek diagnostiko bana egingo dute proiektu bakoitzak inpaktu sozial handiagoa eta audientzia hobea izan dezan.

Maiatzeko saioa 2016ko lehenengo GoodPitch-a izango da, baina urtean zehar gehiago egingo dira: Kenia (urriak 4), Australia (azaroak 8) eta Nueva York (azaroak 15).

Informazio gehiagorako: www.goodpitch.org

Volver