Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

09/Jul/2015

Lankidetza proiektua sormen eta kultur arloko sektorea indartzeko

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik “Europako lankidetza proiektuak” deialdiaren  inguruko informazio praktikoa eskaini du gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzan.  Europa Creativa-Cultura programaren baitan, sormen eta kultur arloko erakunde publiko zein pribatuei eta irabazi asmoarekin edo irabazi asmorik gabeko eragileei zuzenduta, haien zalantzak argitzea izan du xede, diru-laguntzak eskatzeko formularioetan sakonduz.

Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak ongi-etorria eman die hizlari eta partehartzaileei, eta ondoren, Ainhoa Gonzalezek hartu du hitza. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoaren koordinatzaileak aurreko diru-laguntzek utzitako datuak eman ditu.

400 proiektu aurkeztu direla argitu du, eta horietatik 58k jaso dutela diru-laguntza. Laguntza jaso dutenen artean, euskal sortzaileak daude. Hain zuzen, lau egitasmok jaso dute:

  • Donostia Sustapeneko CORNERS egitasmoak, 1.283.000 €.  Kultur diziplina anitzeko artisten plataforma da. 60 artista eta 30 elkarteren artean kolaborazioa sustatze du xede. Suediako, Eskoveniako, Poloniako, Kroaziako, Serbiako, Irlandako, Erresuma Batuko eta Kosovoko artistek parte hartzen dute.
  • Teatro Paraisoko Small Size, performing arts for early years egitasmoak, 1.995.000 €. 0 eta 6 urte arteko neska mutilen artean arte eszenikoak sustatzea du helburu. Horretarako, antzoki eta kultur etxe sarea osatu dute. Parte hartzen duten herrialdeak: Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Irlanda, Italia, Polonia, Errumania, Eslovenia, Espainia, Suedia eta Erresuma Batua.
  • Gatzipeko Kultur Elkartea, Corpus-European network for performance practice egitasmoa, 612.298 €. Performance lanen produkzioa, aurkezpena eta zabalkundea du xede. Egitasmoa partzuergo batek gidatzen du, eta bazkideak Holandakoak, Belgikakoak, Erresuma Batukoak, Alemaniakoak, Lituaniakoak,  Libanokoak, AEBetakoak eta Txinakoak dira
  • Bizkaiko elizaren artxibo historikoa, Community as Opportunity - Creative archives' and users' network egitasmoarekin. 1.990.000 €. Audientzien garapenera bideratutako helburuak betetzeko diseinatutako egitasmoa da. Artxibo, artxibozain eta herritarren arteko elkarlana sustatu nahi da. Herrialde hauek parte hartzen dute: Alemania, Austria, Hungaria, Kroazia, Suedia, Estonia, Espainia, Finlandia, Serbia, Txekia eta Italia.

Maila apalagoko egitasmoak

Beste kategoria batean, maila apalagoa duten egitasmoen artean 37 hautatu dira diru-laguntzetarako –orotara 337 aurkeztu dira–. Laguntza jaso dutenen artean, Euskal Herriko bi proiektu daude.

  • Teatrako Teatro Elkartea, International Young Makers in Action egitasmoarekin. 200.000 €. Gazteen arteko langabezia tasa arazo handia bihurtu da Europan. Artista gazteen artean, are larriagoa da langabezia tasa. Egitasmo honekin artista gazte horien potentzialtasuna baliatu nahi da, eta horretarako Europako zortzi jaialdik bat egin dute, gazte hauen jakituria zabaldu asmoz. Bazkideak Holandakoak, Espainiakoak, Italiakoak, Portugalekoak, Bosnia-Herzegovinakoak, Poloniakoak y Erresuma Batukoak.
  • Audio Laborategia Elkartea, Tramontana egitasmoarekin. 200.000 €. Tramontana II izen bereko aurreko egitasmoaren jarraipena da. Frantziako, Espainiako, Italiako eta Portugaleko zortzi bazkidek parte hartzen du. Europako mendialdeko eta baserri giroko komunitateen ondare linguistikoa dokumentatzea, lantzea, lehengoratzea eta aztertzea du helburu.

Bigarren deialdia

Bigarren deialdian, maila apalagoa duten egitasmoen artean, Donostiako Kulturaren Other Words egitasmoak 200.000 € jaso ditu –476 egitasmoren artean 64 aukeratu dituzte–. 

  • Donostia Kultura, Other Words egitasmoa. 200.000 €. Hizkuntza hegemonikoetatik aldentzen diren idazle sarea osatzea du xede egitasmoak, eta euren herrialdeetako eragile sozialekin elkarlanean jartzea. Idazle horien lana ezagutaraztea da beste helburu bat, hizkuntza gutxituetan maila handiko sortzaileak daudela aldarrikatuz. Esloveniako, Irlandako, Suediako, Espainiako eta  Mazedoniako bazkideek parte hartzen dute.

Bi deialdi hauetan euskal sortzaileek 6.480.000 € jaso dituzte. 

Volver