19/Sep/2016
MEDIA 25. URTEURRENA: Donostiako Zinemaldian MEDIA programak lagundutako 34 film lehiatuko dira sekzio ezberdinetan
64. Donostia Zinemaldiko sekzio ezberdinetan MEDIA programak diruz lagundutako 34 film lehiatuko dira, inoizko kopuru handiena. MEDIA programarentzat ospakizun urtea da, aurten zilarrezko ezteiak betetzen baititu. Zinemaldian programak babestuta lehiatuko diren pelikula kopuruari erreparatuz gero, argi dago programa osasuntsu dagoela.
Orotara, MEDIA programak ia lau milioi euroko diru-laguntza bideratu du filma horietara.
Hauek dira Donostiako Zinemaldian lehiatuko diren eta MEDIA programaren laguntza jaso duten filmak.
- Sail ofizialean: Fernando Guzzoniren, Jesús; Johannes Nyholmen, Jätten; Jérôme Salleren, L´Odyssée; Bertrand Bonelloren, Nocturama eta Arnaud des Pallièresen, Orpheline.
- Zuzendari berriak sailean: Peter Monsaerten, Le ciel Flamand eta Vallo Toomlaren, Teesklejad.
- Perlak sailean: Stephen Freasen, Florence Foster Jenkins; Francois Ozonen, Frantz;, Gianfranco Rosiren, Fuocammare; Ken Loachen, I, Daniel Blake; Joachim Lafosseren, L´Économie du couple; Mia-Hansen-Lovenen, L´Avenir; Michael Dudok de Witeren, La Tortue Rouge; Claude Barrasen, Ma Vie de Courgette; Cristi Puiuren, Sieranevada eta Maren Aderen, Toni Erdmann.
- Zabaltegin: Marilia Rocharen, A Cidade Onde Envelheco; Terence Daviesen, A Quiet Passion; Jean-Francois Laguineren, Louise en Hiver; Felipe Guerreroren, Oscuro Animal eta Aaron Brooknerren, Uncle Howard.
- Atzera begirako tematikoa: Paul Greengrassen, Bloody Sunday; Rithy Panhen, S-21, La Machine de Mort Khmére Rouge; Hubert Sauperren, Darwin´s Nightmare; Pete Travisen, Omagh; Hani Abu-Assaden, Pradise Now; Steve Mcqueenen, Hunger; Janus Metz Pedersen, Armadillo; Danis Tanovicen, Cirkus Columbia; Josua Oppenheimerren, The Act of Killing eta The Look of Silence; eta Sergei Loznitsaren, Maidan.
- Fripresci Sari Nagusia: Maren Aderen, Toni Erdmann.
Volver