64. Donostiako Zinemaldiko sekzio ezberdinetan MEDIA programak diruz lagundutako 34 film lehiatu dira, inoizko kopuru handiena. MEDIA programarentzat ospakizun urtea da, aurten zilarrezko ezteiak betetzen baititu. Zinemaldian programak babestuta lehiatuko diren pelikula kopuruari erreparatuz gero, argi dago programa osasuntsu dagoela. Orotara, MEDIA programak ia lau milioi europoko diru laguntza bideratu du film horietara eta bost sariatuak izan dira Donostiako zinema jaialdian.
Hauek dira Donostiako Zinemaldian MEDIA programaren laguntza jaso duten eta sarituak izan diren filmak: