Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

20/Sep/2015

MEDIA programak diruz lagundutako 17 filma Zinemaldian

63. Donostia Zinemaldiak MEDIA programak diruz lagundutako 17 filma eskainiko ditu sekzio ezberdinetan. Guztira, MEDIA programak 1.272.405 euroko diru-laguntza bideratu du filma horietara.

Donostiako Zinemaldian lehiatuko diren filma horiek sari uzta oparoa lortu dute aurretik, eta denen artean, 34. Nabarmentzekoa da Mia Madrek zazpi lortu dituela; High-Risek, 5; Saul Fiak, 4 eta Trois Souvenirs de ma Jeunessek, 3.

Hauek dira Donostiako Zinemaldian lehiatuko diren eta media programaren laguntza jaso duten filmak:

  • Sail ofizialean: Jean-Marie Larrieu eta Arnaud Larrieuen 21 nuits avec pattie, Agustí Villarongaren El rey de la Habana, Pablo Agüeroren Eva no duerme, Ben Wheatleyren High-rise, Joachim Lafossen Les chevaliers blancs eta Terence Daviesen Sunset Song.
  • Zuzendari berriak sailean: Hanna Skölden Granny’s dancing on the table, Svetla Tsotsorkovaren Jajda eta Olmo Omerzuren Rodinny film.
  • Perlak sailean: Nanni Morettiren Mia Madre, László Nemesen Saul fia eta Arnaud Desplechinen Trois souvenirs de Ma Jeunesse.
  • Zabaltegin: Magnus Von Hornen Efterskalv eta Alexander Sokuroven Francofonia.
  • Culinary Cineman: Pierre Deschampsen Noma, my perfect storm.
  • Zinemiran: Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Walls.
  • Horizontes latinosen: Patricio Guzmánen El botón de nácar.
Volver