Ekimenaren helburuak hauek dira:
- Exhibidoreak atzerrira bidaiatzea eta lan esperientzia berria lortzeko aukera izatea bakoitzaren gaitasunak eta jakintza maila hobetzeko: Programazioa, datu kudeaketa/bezeroekiko harremana, diseinu eta espazioa, besteak beste.
- Zineko lehiakortasun maila handitzea eta langileen gaitasunak garatzea.
- Europa mailan trukaketak eta sinergiak sustatzea.
Horrela funtzionatzen du Europa Cinemas-eko partaidetza:
- Aukera paregabea Europa Cinemas sareko exhibidore kideentzat eta beste edozein Media estatuko exhibidoreentzat.
- Ostalari zinema Europa Cinemas sareko partaide izan behar da.
- Partaideek proiektua aurkeztu behar dute, helburuak eta espero dituzten emaitzak hilabete bateko aurrerapenarekin aurkeztuz.
- Gehienez enpresa bakoitzeko 2 partaide joan daitezke (bakoitza postu desberdinean); partaide bakoitzak eskaera-inprimakia eta lan ordutegia aurkeztu behar ditu.
- Exhibidore enpresa bakoitzak laguntza honetatik etekinak urtean behin soilik lor ditzake.
Europa Cinemasek laguntza hauek eskaintzen ditu:
- Bidaia: % 50, gehienez 150 € pertsonako
- Ostatua: % 50, gehienez 75 €/ gaua pertsonako, 7 egun baino gutxirako.
Parte hartzeko, ezinbestekoa da lehenik eta behin harremanetan jartzea elkartrukea bideragarria den jakiteko. Ondoren, proiektua eta eskaera-inprimakia bidali (laguntzak iritsieraren arabera banatuko dira).
Zalantzak argitzeko, idatzi apreda@europa-cinemas.org (Adrian Preda) posta helbidera. Gainontzeko informazioa, web gunean.