
RVK Studioseko Baltasar Kormakarrek, ekoizle, aktore eta zuzendari islandiarrak, Euskadi Movie AIEko Eduardo Carnerosek, eta Tronasol Filmseko Javier Lopezek koprodukzio hitzarmena sinatu dute Red Fjords filma ekoizteko. Pelikulak Islandiako historiako jazoera beltzena du abiapuntu: 1615ean islandiar kostan hil zituzten 31 euskal bale arrantzaleena.
Red Fjords
Koldo Serrak (The Backwoods, 2006 – Gernika, 2016) zuzendutako filmak, Ismaelen abenturen kontakizuna egiten du, bere emaztea eta semea hiltzen ikusiko dituen ehiztaria. Une horretan, Donostiako baleontzi batean hasiko da arrantzan.
Baleontzia Islandiara iritsiko da, gosete handi batean murgilduta dagoen herrialdera. Bertan Arig Magnussonek arrantzarako lizentzia faltsuak saltzen ditu. Ekaitz gogor batek, ordea, itsasontzia hondoratu eta itzulerako bidai gabe utziko ditu euskal arrantzaleak. Ontziaren bodegan baleen gantza bistan gelditzeko arriskuan izango da. Magnússonek erregea bere negozio beltzez ez jabetzeko Christian IV indarrean jarritako legeari jarraiki, iristen diren atzerritar baleontzi guztien suntsiketa antolatuko du.