Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

24/Nov/2015

STRUCTURAL CONSTELLATIONS ikus-entzunezko profesionalentzat ikastaroa

STRUCTURAL CONSTELLATIONS gidoigile, zuzendari, produktore eta ikus-entzunezko disenatzaileei zuzenduriko ikastaroa da. Matthias Varga Von Kibéd-ek sortua, Norvegia, Austria eta Suediako Film Institutuak eta Wajda eskolak antolatzen dute. Ikastaroa lau eguneko bi saiotan banatzen da: lehenengoa, Norvegian martxoaren 2tik 6ra; eta bigarrena, Austrian, azaroaren 8tik 12ra.

Bertan film, dokumental edo ikus-entzunezko proiekturen bat garatzen ari diren esperientzia handiko 25 bat profesional elkartuko dira. Ikastaroaren helburua, proiektu baten garapenerako garrantzitsuak izan daitezken ezagutzak lantzea da. Hala nola, parte hartzaile bakoitzaren proiektuak landuko dira: istorioa, eszenak, pertsonaiak, eta abar. Haien gaitasunak indartuko dituzte, merkatuaren ikuspuntutik, gidoiaren kalitatea hobetu eta publiko zabal batera bultzatzeko.

Bestalde, lankidetzari etekin gehiago atera asmoz, lan-talde bakoitzaren sormen iturriak identifikatu eta konpartituko dituzte. Era berean, taldean sor daitezken arazoei aurre egiteko teknikak aztertuko dira. Helburu horiek lortzeko ikastaroak saio teorikoak eta praktikoak tartekatuko dituzte: casting-a, zirriborroak berridaztea, target- ezberdinetara iristeko orientazioa etab.

Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 10ean amaitzen da. Parte hartzaileak taldean apuntatuz gero (adib: zuzendari, gidoilari eta disenatzaile) ikastaro osoaren prezioa 1.000 €koa da. Bakarka berriz, 700 €koa. Ostatua eta otorduak prezioaren barruan daude. 

Izena emateko formularioa bete behar da. Informazio gehiagorako: info@local.dh

Volver