Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

15/Feb/2016

TorinoFilmLab-en deialdiak

TorinoFilmLab-ek hiru programetarako deialdiak zabaldu ditu: Framework, Audience Design eta Audience Design Fund.

Framework programan parte-hartzaileek garapena, finantziazioa eta marketingaren ezagutzak landuko dituzte. Gidoigile, zuzendari eta ekoizle profesionalen 9 talde aukeratuko dira bertan parte hartzeko, eta besteak beste, bertaratzen direnei euren egitasmoak zabaltzeko laguntza eskainiko zaie, beti ere esperientzia handiko profesionalen laguntzarekin.

Programa maiatzetik azarora egingo da, bi egonalditan: lehena, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra, Eslovenian; eta bigarrena, azaroaren 20tik 25era, Italian.

Izena emateko epea otsailaren 25ean ixten da.

Informazio gehiago: greta.fornari@torinofilmlab.it

Audience Design programa film, media eta digital sektoreko nazioarteko profesionalei zuzendua dago. Programa honek, produkzioaren hainbat sailetan, audientzia estrategiak garatzen laguntzeko asmoa du. Audience Designek storytelling-a eta narrazioa erabiltzen ditu bidelagun.

Programak lau hilabeteko iraupena du, apirila edo maiatzetik abuztura. Programa hiru egonalditan banatzen da: lehena, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra, Polonian; bigarrena, abuztuaren 25etik 31ra, Suedian; eta azkena, azaroaren 20tik 25era, Italian.  

Informazio gehiago: letizia.caspani@torinofillab.it

Audience Design Fund-ek aurreko programarekin du lotura. Proiektua aurkezten duten ikus-entzunezko konpainien artean 40.000 €ko hiru sari banatuko dira gehienez.

Proiektu aukeratuak industriako profesionalen aurrean aurkeztuko dituzte proiektuak, 2016ko azaroan Italian TLF Meeting Event izeneko jardunaldian.

Bertan parte hartzeko deialdia otsailaren 29an itxiko da.

Informazio gehiago: daniele.segre@torinofilmlab.it

Volver