Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

26/Abr/2016

Zabalik dago V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Deialdia

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bosgarren edizioa irailaren 19an, 20an eta 21ean ospatuko da Donostian, 64. Zinemaldiaren barruan. Proiektuak bidaltzeko epea zabalik dago ekainaren 15a arte.

Koprodukzio Foroan Europako zein Latinoamerikako proiektu zinematografikoek har dezakete parte, baldin eta prestatze-bidean badira, gutxienez 60 minutu irauten badute eta finantzaketaren %20 behintzat bermatuta badaukate. Europako egitasmoen kasuan Latinoamerikarekin berariazko lotura izan behar dute. Aldi berean, transmedia, crossmedia eta multiplataforma formatu berriekin esperimentatzen duten proiektuak ere aurkeztu daitezke, baldin eta film zinematografikoa bada proiektuaren plataforma nagusietako bat. Halaber, garrantzi berezia emango zaio proiektua nazioarteko foro batean aurkezten den lehen aldia izateari.

Aurkeztutako proiektuen artean, Zinemaldiak 20 aukeratuko ditu gehienez, Andrea Stavenhagen, Manuel Pérez eta Javier Martín adituen txostenetan oinarrituta. Hautatutako egitasmoen arduradunek mundu osoko partner estrategikoekin, industrialekin eta finantziarioekin elkartzeko aukera izango dute beren proiektuen finantzaketa osatzeko.

Proiektu Onenaren Saria eskuratzen duen lanaren ekoizle nagusiak 10.000 euroko saria jasoko du orotara. 2016ko berrikuntza gisa, ARTE France Cinemak ARTE International Prize saria banatuko du, 5.000 eurokoa.

Proiektua aurkezteko informazio gehiago hemen:

Volver