
Irekita dago Zinema Eraikitzen ekimenaren hurrengo edizioan inskribatzeko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko Zinema Jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia. 2017ko martxoaren 23an eta 24an izango da edizio hori, Cinelatino, Rencontres de Touluse ekimenaren esparruan.
Ekimenaren helburua Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da; betiere, postprodukzio-fasean zailtasunak badituzte. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, talde horrek laguntza eman dezan film horiek amaitzeko, banatzeko eta zinema-jaialdietan estreinatzeko.
Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du talentu berriak ezagutarazten eta azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta merkaturatzen, hala nola Ixcanul, Jayro Bustamante-rena; Desde allá, Lorenzo Vigas-ena; Aquí no ha pasado nada, Alejandro Fernández Almendras-ena, bai eta Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan saritutakoak ere: Rara, Pepa San Martín-ena (Horizontes saria) eta El Invierno, Emiliano Torres-ena (Epaimahaiaren Sari Berezia eta Argazki Onenaren Saria).
Zinema Eraikitzen ekimena funtsezko hitzordu bilakatu da Europako eta Latinoamerikako ekoizleentzat eta industriako profesionalentzat.
SARIAK
Zinema Eraikitzen saileko 31. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
INSKRIPZIOA
Inskripzioa on line egin nahi izanez gero, hemen duzu formularioa. Filmak inskribatzeko eta materiala jasotzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 27a.
HAUTAKETA
Hautaketaren emaitza martxoaren hasiera-aldera jakinaraziko dute. Hautatuz gero:
KONTAKTUAK
Inskripzioak Esther Saint-Dizier
Profesionalak Eva Morsch Kihn
Donostia Zinemaldia T.. +34 943 48 12 12 enconstruccion@sansebastianfestival.com www.sansebastianfestival.com
Cinélatino, Rencontres de Toulouse 11-13 Grande Rue Saint Nicolas31 300 Toulouse T: +33 561 32 98 83 www.cinelatino.fr