MEDIA 25. URTEURRENA: Ove Jensenek aholkularitza eskainiko du Lau Haizetara Koprodukzio Foroan Albisteak

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren eta IBAIAren, Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen, elkarlanari esker, lau proiektu dokumental aukeratuko dira Ove Rishoj Jensenekin, aholkulari daniarrarekin, banakako aholkularitzak egiteko.

Saioak irailaren 22ko goiza hartuko du eta 45 minutu eskainiko dizkio egitasmo bakoitzari. Aholkulariak aurrez bidalitako proiektuetan oinarritutako analisi zehatzen berri emango die.